Harrisburg, Chornobyl, Fukushima... nuklearrak seguruak omen!!

Horrela geratu zen Chornobylgo zentralaren erreaktorea eztandaren ondoren. Milaka eta milaka lagun hil ziren orduan eta ondoko urteetan erradiazioaren eraginez. Askoz gehiago gaixotu ziren eta gaixotzen dira oraindik. Abortuak, era guztietako gaitzak eta eskualde oso baten hondamendia eragin arren, hango eta hemengo agintariek eta euren gobernuek aurrera jarraitu dute energia mota arriskutsu hori garatzen eta hedatzen.
Fukushima izan da hurrengo hondamendi handia ("txikiak" zenbat izango ote ziren...).
Beste astakeria bat argudien zerrendara ekartzeko, eta inork zalaantzarik izanen balu oraindik, 
horra gure hamarrekoa:

1.- Energia nuklearra oso arriskutsua da: Harrisburg, Chornobyl, Fukushima... 
ez dira lekuko nahikoak?

2.- Energia nuklearra oso zikina da: eragiten dituen hondakinak milaka urterako dira, 
eta egun arte ez dago kudeatu eta desagerrarazterik.

3.- Energia nuklearrak oso lanpostu gutxi sortzen ditu. 
Berriztagarriek baino askoz gutxiago, adibidez. 

4.- Energia nuklearra garestia da. 
Diru publiko asko bideratzen da horietarako, besteak beste, 
hondakin erradiaktiboak kudeatu ahal izateko...
 
5.- Energia nuklearra ez da beharrezkoa
Badaude energia sortzeko aukera egokiagoak.

6.- Energia nuklearra ez da aldaketa klimatikoari aurre egiteko aukera
bere biziraupen ziklo osoari erreparatuz gero, 
energia berriztagarriek baino askoz CO2 gehiago eragiten du.

7.- Energia nuklearrak ez du independentzia energetikorik bermatzen
Espainiak kontsumitzen duen uranio guztia erosi beharra dauka.

8.- Energia nuklearra ere, ez da betiko
Uranio-235 delakoaren erreserbak 50 bat urterako dira, ez gehiago.

9.- Energia nuklearrak beldurra eta arbuioa eragiten ditu populazioan.

10.- Energia nuklearra ez da berriztagarrien osagarri, 
ez da jasangarria, ez ekonomikoki eraginkorra, ez sozialki bideragarria 
eta arriskutsua da osasunerako eta ingurumenarentzat.